XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hirugarrena, dotea emateko ohitura: ezkongaiaren gurasoek dirutan edo ondasunetan etxera ezkontzen den beste ezkongaiari emandako kopurua da, ezkongai horrek jasotzen dituen etxearen zamei erantzuteko balio duelarik.

Zama horiek gainerako senideen seniparteak dira (etxean geratzen denak eman beharrekoak).

Dotea, beraz, seniparteak ordaintzeko erabiltzen da.

Horregatik, 1534 Madrilgo Legearen kontra hainbat aldiz protestatu da, eta ohiturak idatziz jartzeko eskatu ondorengo urteetan Kode Zibila argitaratu bitartean;

lege horrek dote eta ezkontza bidez seme-alabak hobetzeko debekua ezartzen duenez, seniparteak modu horretan ezin dira ordaindu.

Laugarrena Famili-komunitate ekonomikoa sortzekoa:

etxera ezkontzen denean seme-alaba bat, etxe horretan egoera berezia sortzen da, bertan etxearen ustiapena emateko bi bikote biltzen baitziren.

Hori arautu egiten da, normalean ezkontzako hitzarmenen bidez, eta bikote bakoitzaren egoera zehaztu (eskubideak eta betebeharrak), horrela sozietate familiar bat sortuz.

Eta sozietate familiar horren berezitasun nagusia hauxe izango da:

parte hartzen duen kideetako bat hiltzean, sozietatea ez da desegiten, ez eta hildakoaren eskubideak bere oinordekoei pasatzen ere, baizik eta eskubide guztiak hildakoaren alargunarengana pasatzen dira alargun-egoeran jarraitzen duen bitartean.

Eta azkenik Ahaide-Kontseilua: sozietate familiar hura desegiteko erabiltzen den erakundea da.

Fuero Real indarrean egon den bitartean ez du mugapenik izan;

ezkontideetako bat alargun geratzen denean eta seme-alaben tutoretzarekin, seme-alaben ondasunen inbentarioa aurkeztu behar die hildakoaren ahaideei.

Garai horretan onartzen da baita ere komisario bidez egindako testamentua (hirugarren batek finkatzen du zein seme-alaba geratuko den etxearekin);

Toroko Legeekin figura hori desagertu egiten da eta kausatzailearen borondatea beteko duen pertsona bezala geratuko da, Kode Zibilerarte (non albazeak beteko duen horren funtzioa).

Frogatzen dena behintzat da nekazal jabetza familiarraren kontzeptu kolektiboa dagoela gipuzkoar Zuzenbide Pribatuan.

Erakunde horiek gutxi edo gehiago zerikusi handia dute Pirinio inguruetako legeriekin.

Zain edo erro berberetik datozela guztiak somatzen da, nahiz eta gero bakoitzaren bilakaera ezberdina izan eta batetik bestera ezberdintasunak sortzen joan.

Horrez gain, bai barne-herrietan, bai eta itsas herrietan, zenbait erakunde juridikoren bidez herriko biztanleen artean sortu den elkartasuna ere aipatu behar da: auzolana (batik bat bideak konpontzeko), suaraua (suteen kalteak estaltzeko), kofradiak (elkar laguntzeko)...

Aztertzeke daude, gainera, nekazal munduan zabalkuntza berezia izan duten hainbat kontratu: akurapen-mota desberdinak, gasaila, ondazilegiak...

Oñatiren kasua

Oñati Gipuzkoako Hermandadean 1845. urtean sartu zen 27. Ikus Oñatiren integrazioari buruz Zumalde 1957: 200.

Bitarte horretan, konderria denez, eraentza juridiko propio eta bereziaz eraentzen da.